Datorren astean eman ahalko da Zarauzko Ludotekan izena

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 19a

Datorren astean eman ahalko da Zarauzko Udal Ludotekan matrikulatzeko epea.  Interesa dutenek astelehenean, asteartean, asteazkenean eta ostegunean bertaratu ahalko dira izena ematera, goizez 09:30etik 11:30era eta  17:00-19:00 bitartean arratsaldez. Matrikula orria beteta aurkeztu beharko da bulego horretan, eta haurraren argazki bat eraman. Plazak mugatuak direla jakinarazi dute Zarauzko Udaleko Hezkuntza sailetik; gehienez 120 ikaslek eman dezakete izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide