Hegaztien migrazioen inguruan ariko da Aldalur, asteartean

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 19a

Arkamurkako ornitologia sailak antolatuta, Asier Aldalurrek hegaztien migrazioaren inguruko hitzaldian emango du datorren asteartean, hilaren 24ean, natur elkartearen egoitzan (Santa Marina, 1-2). Bertan hegaztien bidaia horretan Iñurritza-Asti eta Ihidieta hezegunearen garrantzia nabarmenduko du, besteak beste. Urtetik urtera bertan geldialdia egiten duten hegaztien kopurua gora doa; dagoeneko 186 txori espezie  zenbatu dituzte. 19:00etan izango da hitzaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide