Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumba eta kapoeira ikastaroak eskainiko dituzte etzi eta datorren larunbatean, kiroldegian. Bi diziplinak praktikatzeko aukera izango da etzi, 09:30etik aurrera. Hilaren 28an, berriz, zumba soilik irakatsiko dute, ordu berean. Kolonbian sortutako fitnesseko modalitate horren helburua gorputza osasuntsu mantentzea da, dantza eta mugimendu aerobikoak uztartuz. Kapoeirak, berriz, gorputza egokitzea du helburu, indarra, erresistentzia, flexibilitatea, oreka eta koordinazioa indartuz