Bi kontzertu bihar, Zarauzko Arrano tabernan

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 19a

Bi kontzertu eskainiko dituzte bihar Arranon, Arranopola Kultur Elkarteak. Batetik, Pottor ta Klito zarauztarrak igoko dira tabernako oholtza gainera eta «nahiko aldarrikapen» ekarriko du emakumez osatutako talde horrek.  Ondoren, Oreretako Ixuriak taldeak jarriko du giroa taberna horretan. 23:00etan hasiko dira emanaldiekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide