Bate bizkorrak, Kuban

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko irailaren 19a

Kirolgi-OBB Orioko Bate Bizkorrak sofbol taldeko zortzi jokalari Kuban egon dira astebetez, euskal selekzioarekin. Kubako selekzioarekin aritu ziren prestatzen, egunero haien aurka partidak jokatuz. «Esperientzia aberasgarria izan da. Asko ikasi dugu haiekin. Maila handiko taldea da, Munduko Txapelketetan ohikoa. Askogatik galduko genuela uste genuen, baina uste baino lan gehiago eman diegu», adierazi du Ainhoa Larraza jokalari oriotarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide