Burgosko, Kantabriako eta Tolosako –Frantzia– unibertsitateetako hainbat ikerlarik César Gonzálezen eta Aitor Ruizen zuzendaritzapean egindako ikerketan, okre kolorez margotutako bisonte handia –lau metro luzeran eta bi altueran– duela 39.000 urte egindako dela argitu dute orain arte gutxi ezagutzen zen galerian.
Izan ere bi galeria garrantzitsu ditu Altxerrik, printzipala da bata eta gainetik pasatzen dena bigarrena, Altxerri B bezala ezagutzen dena. Duela bi urte hasi ziren ikerketa lanetan eta hirurogeigarren hamarkadan Aita Barandiaranek aurkitutako bisontea datatu dute orain.
Data ezartzeko teknika desberdinak erabili behar izan dituzte, izan ere zuzenean datatzea ezinezkoa zen, margolanak pigmentu inorganikoz eginak daudelako. Hala, konparaketa egiteko kronologikoki gertuen dauden beste haitzuloetako margoak erabili dituzte, horretarako aurretik margoen azpian zeuden hezurren datak beste lagin batzuen analisiekin alderatuta.
Aurkikuntza garrantzitsua ezbairik gabe, giltzapean babestuta dagoen gure altxor handienetako baten gainean eginikoa.