Buru gaixotasunen errekuperazioan senideek duten eginkizunaz hitzaldia emango du gaur Agifesek

Baleike 2013ko irailaren 18a

Hitzaldia gaur izango da, asteazkena 18, Alondegian, 19:00etatik aurrera. Yolanda Iglesias, Agifes elkarteko psikologoak hitz egingo du –gaztelaniaz da–. Yolanda Iglesias psikologoak senideen arteko harremanak sendotzeko aholkuak emango ditu, eta krisi egoerak identifikatu eta horiei irtenbidea emateko moduak azalduko ditu. Era berean, buru nahasmenduak dituzten pertsonez arduratzen diren senideek euren burua zaintzeko beharra dutela azpimarratuko du, ez dezaten norbere buru osasuna kaltetu. Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura kanpainaren barne antolatutako hitzaldi honekin buru gaixotasunen inguruko informazio errealagoa eskaini nahi du Agifesek, aurreiritzi eta mitoak gainditzen laguntzeko asmoz. Ekimen honi esker, Agifesek buru eritasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileenganako laguntza indartu nahi du, eurek buru gaixotasuna duten pertsonen orekatze prozesuan berebiziko garrantzia dutelako. Zehazki, irabazi-asmorik gabeko elkarte hau kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko eta pertsona hauen beharrei erantzuna emateko sortu zen 1985ean, baita buru gaixotasunari buruzko informazioa eta ezagutza zabaltzeko ere. Egun, erakundeak 1.000 bazkide inguru ditu, baina kolektibo handiago bati ematen dio zerbitzua. Errehabilitazio psikosozialerako hiru zentro ditu Gipuzkoan: bi Donostian, bata Buenavistan (Altza) eta bestea Benta Berrin, eta hirugarrena, Eibarren. Gainera, tutoretzapeko zortzi pisu kudeatzen ditu. Horiek Donostian, Oiartzunen, Irunen, Eibarren, Zumarragan, Elgoibarren eta Legorretan daude kokatuta. Bestalde, harrera eta orientazio programak, laguntza taldeak, etxez etxeko esku-hartze psikohezitzailea, senideentzako eta buru [...]

Hitzaldia gaur izango da, asteazkena 18, Alondegian, 19:00etatik aurrera. Yolanda Iglesias, Agifes elkarteko psikologoak hitz egingo du –gaztelaniaz da–. Yolanda Iglesias psikologoak senideen arteko harremanak sendotzeko aholkuak emango ditu, eta krisi egoerak identifikatu eta horiei irtenbidea emateko moduak azalduko ditu. Era berean, buru nahasmenduak dituzten pertsonez arduratzen diren senideek euren burua zaintzeko beharra dutela azpimarratuko du, ez dezaten norbere buru osasuna kaltetu. Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura kanpainaren barne antolatutako hitzaldi honekin buru gaixotasunen inguruko informazio errealagoa eskaini nahi du Agifesek, aurreiritzi eta mitoak gainditzen laguntzeko asmoz.

Ekimen honi esker, Agifesek buru eritasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileenganako laguntza indartu nahi du, eurek buru gaixotasuna duten pertsonen orekatze prozesuan berebiziko garrantzia dutelako. Zehazki, irabazi-asmorik gabeko elkarte hau kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko eta pertsona hauen beharrei erantzuna emateko sortu zen 1985ean, baita buru gaixotasunari buruzko informazioa eta ezagutza zabaltzeko ere. Egun, erakundeak 1.000 bazkide inguru ditu, baina kolektibo handiago bati ematen dio zerbitzua. Errehabilitazio psikosozialerako hiru zentro ditu Gipuzkoan: bi Donostian, bata Buenavistan (Altza) eta bestea Benta Berrin, eta hirugarrena, Eibarren. Gainera, tutoretzapeko zortzi pisu kudeatzen ditu. Horiek Donostian, Oiartzunen, Irunen, Eibarren, Zumarragan, Elgoibarren eta Legorretan daude kokatuta. Bestalde, harrera eta orientazio programak, laguntza taldeak, etxez etxeko esku-hartze psikohezitzailea, senideentzako eta buru nahasmendua dutenentzako laguntza taldeak, aholkularitza juridikoko programak eta aisialdi taldea ere eskaintzen ditu elkarteak.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide