Ostegunean zabalduko da kultur etxeak antolatutako ikastaroetarako izen ematea

Baleike 2013ko irailaren 18a

Kultur etxeak antolatutako ikastaroetarako izen ematea bihar, ostegunez hasiko da, 9:30etik 14:00etara.Ikastaro batzuen berezitasunagatik, eta plaza mugatuak direla eta, izen emateko aukera ahalik zabalena izan dadin, pertsona bakoitzak lau izen baino ...

Kultur etxeak antolatutako ikastaroetarako izen ematea bihar, ostegunez hasiko da, 9:30etik 14:00etara.Ikastaro batzuen berezitasunagatik, eta plaza mugatuak direla eta, izen emateko aukera ahalik zabalena izan dadin, pertsona bakoitzak lau izen baino gehiago ezin izango ditu eman. Taldeak osatutakoan, itxaro-zerrenda bat osatuko da.

Ikastaroen ordainketa:
- hileroko kuota duten ikastaroetan, hasi eta hilaren 10a baino lehen egin beharko da ordainketa.
- kurtso osoa denean izen , ikastaroa hasi eta hilabeteko epea egongo da ordaintzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide