Altxerri, Europako margolan zaharrenen gordeleku

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 18a

[Berria.info] Journal of Human Evolution aldizkarian argitaratu dute Altxerri B galeriako margolanei buruzko ikerketa, Burgosko, Kantabriako eta Tolosako unibertsitateetako hainbat ikerlarik egina, tartean, Aitor Ruizek. Tesia horren gainean egiten ari zela, hasieratik konturatu zenez "talde independente bati zegozkion margolan horiek", eta hori ikusita, beste hainbat ikerlari batu ziren azterketara. Zuzenean data ezartzeko ezintasunaren aurrean —pigmentu inorganikoez eginak baitira—, arkeologoek beste teknika batzuetara jo zuten, besteak beste, margolanen azpian zeuden hezurren datak testuinguruaren beste lagin batzuen analisiaekin alderatuz, eta gutxi gorabeherako datara heltzerakoan, kronologikoki gertuen dauden beste haitzulo batzuetako margoekin konparatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide