Euskal Herriko ontzioliei "Galiziakoei emandako tratu bera" emateko eskatuko dio Tapiak Espainiako Industria ministroari

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 17a

  Gaur amaituko zaio epea Espainiari Bruselari jakinarazteko ontzioletako inbertsiogileek zenbat diru itzuli behar duten.  2007 eta 2011 urte bitartean Espainian 190 ontzi eraiki ziren, horietatik 130  tax lease sistemaren bidez jasotako laguntzakin. Haietako asko, gainera, Euskal Herrian egin zituzten. Pasa den uztailean Europako Batzordeak sistema horren bidez emandako laguntzak legez kanpokoak direla ebatzi zuen, eta horiek itzultzera behartu. Ez ditu, ordea, ontzigintza sektoreak bueltatu beharko; inbertsiogile handiek baizik. Atzo  Eusko Jaurlaritzak eta euskal ontzigintza sektoreko ordezkariek bilera egin zuten  Bilbon, “sektoreari bultzada berria” ematen saiatzeko. Bilerara Arantza Tapia Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako ministroa joan zen. Horrek Espainiak epea betetzea "oso garrantzitsua" dela nabarmendu zuen, sektorea normaltasunera itzul dadin. Era berean, gaur bilduko da Tapia Espainiako Industria sailburu Jose Manuel Soriarekin, besteak beste, ontzigintzaz hitz egiteko. Atzo aurreratu zuenez, Euskal Herrikoei "Galiziako ontziolei emandako tratu bera" emateko eskatuko dio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide