Datorren ikasturterako ikastaroetarako eskaintza zabala plazaratu du Aiako Udalak. Hizkuntza, musika, kirola eta esku lanen ikastaroak izango dituzte aukeran aiarrek. Hona hemen aukera:
Esku lanak
– Asteartetan
: hari-lanak.
Ordutegia: 15:00etatik 18:00etara.
– Ostegunetan
: Teknika ezberdinak
egurrean, metalean,
eskaiolan, telan… Ordutegia: 15:00etatik 18:00etara.
Prezioa:
50 Euro ikastaro bakoitza. –Ordainketa bi zatitan
egin daiteke–.
Kontu zenbakia: Gipuzkoako Kutxan
2095 5027 23 1061265954
Izena ematea: Udaletxean, ordain agiria aurkeztuz, urriaren 1a baino lehen.
Musika
– Panderoa
22€
/hileko
– Pianoa edo
gitarra
30€/hileko
– Panderoa + pianoa edo gitarra 40€/hileko
– Pianoa +
gitarra 45€/hileko
– Pianoa + gitarra + panderoa 55€/hileko
Fidantza: 50€ –kurtsoan zehar %75 asistentzia duenari itzuli egingo zaio–.
Euskara
Jendearen interesa jakin nahi dugu
ikastaroak antolatu aurretik. Gutxienez 8ko
taldea izan beharko du.
Kirola
– Aerobika: -
Kuota
helduentzat 35€/hileko
-
Kuota ikasleentzat
20€/hileko
Fidantza: 50€ –kurtsoan zehar %75 asistentzia duenari itzuli egingo zaio–.
– Pilates helduentzat: 35€/hileko
Fidantza: 50€ –kurtsoan zehar %75 asistentzia duenari itzuli egingo zaio–.
– Eskola kirola: 7€/hileko
– Emakumeak pilotari: 15 €/hileko
– Aerobik umeentzat –5 urtetik aurrera–: 15 €/hileko
Musikan, euskaran eta kirolean izena emateko, irailaren 20a da azken eguna.
– Famili bateko hiru kidek goian aipatutako edozein ekintzetan parte hartzen badute, hileko kuota orokorrean %10eko deskontua izango dute.
– Langabezi egoeran egonik, eta inolako prestaziorik jasotzen ez badu, ez du fidantzarik aurkeztu behar izango eta hileroko kuotan %50eko deskontua aplikatuko zaio. Deskontu hori, langabezi eta inolako prestaziorik jasotzen ez duten familiako kideen kuotetara ere zabalduko da.
– Gutxiengo bat beharrezkoa izango da ekintza bakoitza martxan jartzeko
– Ekintza batean izena ematen dutenak dauden tokiak baino gehiago badira, iaz parte hartu zutenek lehentasuna izango dute.
Bukatzeko, beste kurtsoren bat antolatzeko interesa duenak izena ematerakoan adierazi dezake.