Guraso izaten ikasten deituriko formazio saioak emango ditu Nerea Mendizabal psikopedagogoak Orion. Haurrekin batera hazi eta hezten ikasteko, teoria, ariketa praktikoak eta gurasoen esperientzien elkar trukatzearekin prestatu ditu eskolak Mendizabalek.
Zergatik behin ere ez dit kasurik egiten?, Zergatik portatzen den orain horrela… Jada ez dakit zer egin edota Dena probatu dut eta ezerk ez du funtzionatzen! bezalako gurasoen ohiko galderei erantzutea du helburu ikastaroak.
Kurtsoan izena emateko azken eguna irailaren 27a izango da, eta informazio gehiago behar duenak, nereamendi@gmail.com helbidera idatzita edo 628 859 282 zenbakira deituta nahikoa izango du. Mendizabalek programarekin prestatutako esku-orria, berriz, hemen deskargatu dezakezu.