Zestoako Amabirjin jaien inguruko balorazioa eta ebaluazioa egiteko festa batzordera deitu dute bihar (asteazkena, irailak 18), 19:30ean, Zestoako Kultur Etxeko balioanitzeko gelan. Batzorderako gai zerrenda ere aurreratu dute, hona hemen gaiak: Festa batzordearen funtzionamendua; eguneko ekitaldiak banan bana (parte-hartzaile kopurua, antolaketa, jendea eta giroa...); festak orokorrean (zer falta eta zer soberan, egitaraua, datorren urterako kontutan hartu beharrekoak...); jende kopurua sarrera duen ikuskizunetan; balantze ekonomikoa; eta, bestelakoak. Horiez guztiez gainera zekorketetako igandean gertatu zenaz ere hitz egingo dute bihar batzordean.