282 kontsulta egin dituzte Zarauzko Sexu Aholkularitza Zerbitzuan

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 17a

Ezkerrean, Ane Eizmendi zinegotzia eta eskuinean Aitziber Estonba sexologoa. Amaia Ventas Zarauzko sexu aholkularitzako lan taldea aurkeztu berri dute. Iaz abiatu zuten zerbitzu hori, eta Lahia Nahia sexologia elkarteari egokitu zitzaion hori gidatzea. Aurrerantzean, berriz, Harremonak enpresa arduratuko da zerbitzua eskaintzeaz. Zehazki, Aitziber Estonba sexologoak emango die aholku zein beharrezko informazioa erabiltzaileei. Horrez gain, herriko hainbat ikastetxetan sexu heziketako eskolak ere emango ditu. Gazteen arloko eta Jendarte Zerbitzu eta Osasuneko zinegotzi Ane Eizmendik balorazio "positiboa" egin du orain arteko ibilbideaz. Hain zuzen, 11 eta 65 urte bitarteko 282 pertsonek kontsultatu zuten sare sozialen bidez. "Taldea, beraz, oso ondo moldatu da garai berri hauetan zabaldu diren komunikazio bideetara". Zerbitzua abiatu zutenetik uztaila bitartera 193 pertsonek jo dute sexologoengana, eta horietatik gehiengoa mutilak izan dira. Adin tarte ohikoena, berriz, 13 eta 15 urte bitartekoa izan dela jakinarazi du Eizmendik. "Gustura egoteko emaitzak dira". Ibilbidea "oparoa" izan bada ere, hobetzeko hainbat puntu badaudela nabarmendu du, eta aurrerantzean hori indartzen saiatuko da lan talde berria.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide