Azpeitiko Plan Orokorra behin betiko onartzea erabakiko dute gaur plenoan

Nerea Uranga 2013ko irailaren 17a

Azpeitia Takolo aldetik ikusita (Nerea Uranga).

Azpeitiko Udalbatzak ohiz kanpoko plenoa egingo du gaur (asteartea), 19:30ean. Bertan gai bakar bat dute lan zerrendan: Azpeitiko Plangintza Orokorrari behin betiko onarpena ematea.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari behin-behineko onarpena otsailean eman zion udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide