Udalari euskararen diru laguntzak ehuneko 30 murriztu dizkio Eusko Jaurlaritzak

Nerea Uranga 2013ko ira. 16a, 18:12

Kontxita Martija Azpeitiko Euskara zinegotziak atzo jakinarazi zuenez, aurten Azpeitiko Udalak Eusko Jaurlaritzatik euskararen sustapenerako %30 gutxiagoko diru laguntza jasoko du. «Jaurlaritzak iaz Azpeitiko Udalari herrian euskara sustatzeko 27.774 euroko diru laguntza eman zion, baina aurten 19.648 eurora jaitsi du laguntza. Beraz, aurten iaz baino 8.126 euro gutxiago jasoko ditu Udalak Jaurlaritzatik; %30 gutxiago», azaldu du. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldunditik euskara sustatzeko aurten iaz baino %26 gehiago jasoko du Udalak diru laguntza bidez; hau da, 16.400 euro (3.920 euro gehiago). Dena den, Eusko Jaurlaritzako murrizketagatik euskara sustatzeko diru laguntzen bidez 4.206 euro gutxiago jasoko ditu Udalak, «Jaurlaritzak jarri ez duen diru hori Azpeitiko Udalak jarri beharko du», esan dute udalekoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide