Giro bikaina sortu zen Akoan lasterketaren bueltan (Danbolin)
Atzo Zestoako Akoa bailaran Akoako Bira herri lasterketaren zortzigarren proba jokatu zen. Guztira 135 lasterkarik bukatu zuten proba. Gizonezkoetan aurrena helmugaratzen Igon Manzisidor debarra izan zen, 00:29:52 denborarekin. Emakumezkoetan, berriz, Uxoa Irigoien getariarra. Irabazleen eta parte-hartzaileen artean Akoa bailaran ekoiztutako produktuak banatu zituzten antolatzaileek. Horrez gain, lasterketaren bukaeran parte-hartzaile guztiei elastiko bana eta hamaiketakoa eman zieten. Bailarako asto lasterketa ere jokatu zen.
Akoako Biraren VIII. probako sailkapen orokorra
hemen ikusi daiteke.
Zestoako Danbolin Zulo elkarteak egindako Akoako Biraren argazki bilduma
hemen ikusi daiteke.