Zumaiako gizonezkoen traineruak KAE 1 Ligan jokatuko du datorren denboraldian, mailaz jaitsi baita

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 16a

Traineru estropaden denboraldiari amaiera eman zioten atzo TKE Ligan jokatu duten traineruek eta Zumaiako Arraun Elkarteko gizonezkoen traineruak ez zuen lortu datorren denboraldian TKE mailan jarraitzeko txartela. Bizkaian jokatu zituzten asteburuko jardunaldiak eta traineru gorriari aurre hartu zieten Zierbenak eta Cabo da Cruz taldeek. Zortzi urtez jokatu dute zumairrek traineru estropaden gorengo ligan, baina aurtengo play off kanporaketan ezin izan dute maila mantendu. Santi Zabaletak Urola Kostako Hitzari adierazi zionez, "denboraldian zehar lana ondo egin dute arraunlariek eta oso gustura nago eman duten errendimenduarekin".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide