Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Akordeoiak kalera atera dira gaur eguerdian, Zarauzko XXVII. Akordeoi Kultur Astearen barruan. Lehenik eta behin, Kaxianoren Alabak taldea aritu da kalez kale, eta, ondoren, 13:00etatik aurrera, Lauhaizeta Akordeoi Orkestrak kontzertua eskaini du Lege Zaharren enparantzan. Zarauztar ugari gerturatu da, eta arretaz jarraitu dute emanaldia. Arratsaldean, 20:00etan hasita, Francisco Escudero VI. Nazioarteko Konposizio Sariketako sari banaketa ekitaldia egingo dute, Modelo aretoan.
http://youtu.be/qm4DDr49_RY