Olarro Egunarekin bat egin dute herritarrek

Aritz Mutiozabal 2013ko irailaren 14a

http://youtu.be/naoGpDcpL8Q Elastiko eta zapi granatez jantzita esnatu da gaur Zumaia, Olarro Eguna ospatzeko. Goizean goizetik jai giroz kutsatu da herria, eta herritarrek gogotsu ari dira antolatu dituzte jardueretan parte hartzen. Uretara begira, Bate Eroak elkarteak txalupa tradizionalak jarri dituzte erakusgai, eta, bien bitartean, Olarru Eguneko VII. Bandera batel estropadak jokatzen ari dira, ikusmin handiz. Lehorrean, batik bat gastronomiarekin lotutako kontuak. Gastronomia eta, bereziki, olagarroa. Torreberrin sukaldaritza lehiaketa egiten dabiltza dozena bat bikote baino gehiago: olagarroa osagai nagusi izanik, plater biribilena prestatzen ari dira. Lehiaketatik kanpo, olagarro brotxetak eta olagarro zopa herrian barna jarri dituzten txosnetan dastatzeko aukera dago. Oxford aretora ere iritsi da animalia; izan ere, bi akuario jarri dituzte olagarroekin, jendeak ikus ditzan. Jai giroak gauerdira arte luzatuko da. Bera, olagarroaz eta Olarro Egunaz gozatzeko aujera zabala dago oraindik. Ikus egitaraua. http://youtu.be/1xr_HunPjRM

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide