sasoian.info
Aurreko denboraldiko plaierotako finaleko irudi bat. Amaia Ventas
70. Hondartzako Futbol Txapelketa abian jarri du Zarauzko Kirol Elkarteak. Aurtengo denboraldian lehiatu nahi duten taldeek irailaren 16tik irailaren 26ra eman beharko dute izena. Bulegoko ordutegia honakoa da: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta ostiraletan 08:30etatik 14:00ak arte. Izena emateak 350 euro balio du, eta 90 euroko fiantza utzi beharko da. Fiantza txapelekta amaitu eta 30 egunera jaso ahalko da. Diru kopurua Euskadiko Kutxako 3035 0029670290030053 kontu korrontean sartu beharko da. Ordainagiriarekin batera, jokalarien, delegatuaren eta jokozainaren fitxak; bakoitzaren bi argazki; NANaren fotokopia eta antolatzaileek emandako orria beteta eman beharko dira; dokumentu bakoitzaren bi kopia aurkeztu beharko ditu talde bakoitzak.
Mutilen taldeak gehienez 18 jokalarik osatuko dituzte, eta gutxienez 11 lagunek. Nesken mailan, gehienez 15 jokalari izan beharko ditu talde bakoitzak eta gutxienez zortzi. Bi kasuetan, jokalari berriak gehitu ahal izateko epea abenduaren 27an amaituko da, 13:00etan.