Katekesian hasi nahi duten haurren gurasoekin bilerak antolatu dituzte, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 12a

Zarautz Pastoral Barrutiko Kristau Elkarteak "bere sinesmenen baitan seme-alabak hezi nahi" dituzten gurasoekin bilerak egingo dituzte datorren astean. 2007. urtean jaiotako haurrei katekesia eskainiko die eta interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute haurrek eskoletan parte hartu ahal dezaten. Hainbat hitzordu zehaztu dute horretarako. Irailaren 19an, ostegunean, hiru lekutan bilduko dira, 20:30ean: Santa Maria Real parrokian, San Pelaioko Bertsolari plazako lokalean eta Azken Portuko lokalean (Aritzbatalde plaza, 5). Hilaren 17an, 18an eta 19an, berriz, Frantziskotarren elizan elkartuko dira gurasoekin, 17:30ean eta 18:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide