'Taxi Driver' filma eskainiko dute bihar, Zarauzko Modelon

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 12a

'Taxi Driver' filmeko irudi bat.   I love Rock elkarteak antolatutako Zine ModelON ekimenaren baitan, Taxi Driver filma ikusi ahalko da bihar iluntzean, Zarauzko Modelo aretoan. Martin Scorsese zuzendariak Travis Bickle (Robert de Niro) Vietnamgo Gerrako gudari ohi eta taxi gidariaren istorioa kontatu zuen 1976an luzemetrai horretan. Bicklek gizartea garbitzeko beharra sentituko du, Gobernadore izateko hautagai baten kanpainan lan egiten duen Betsy (Cybill Sheperd) eta Iris prostituta (Jodie Foster) ezagutu ostean. 21:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak bost euro kostako du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide