Maketa kaleratu du Uhats taldeak

Karkara.eus 2013ko irailaren 12a

Ibilbide berriko lehen lana da gazte talde honena

Orioko Uhats taldeak bere lehen maketa argitaratu du. Uhats

izenarekin ibilbide berriari ekin dio Olaxka taldea zenak, kantu berriak sortuz, horietako

bi Julen Alonsok konposatutakoak dira, eta hitzak Goiuri Unanuek, Iñaki

Lizarraldek eta Olatz Zugastik idatziak.

Taldea honakoek osatzen dute:

Julen Alonso, eskusoinua eta pianoa
Eneritz Aulestia, ahotsa
Paul Beitia, gitarra
Mirene Elizondo, ahotsa
Iñaki Lizarralde, ahotsa eta pianoa
Intza Unanue, ahotsa
Iker Urdangarin, perkusioa

Aurretik Ikastolan sortu zen Olaxka taldeak orain arte kantu tradizionalak eskaini

izan ditu hainbat urtetan, txapelketetan, Ikastolen Elkarteko kurtsoko

inaugurazio ekitaldian, zein herriko jaialdietan. Orain beste bide bati ekin diote Uhatsekoek.

Maketa Ontzan paper dendan, Iturain estankoan, Salatxo tabernan eta Kanpineko Boga Boga tabernan jarri dute salgai 10 eurotan.


Ibilbide berriko lehen lana da gazte talde honena

Orioko Uhats taldeak bere lehen maketa argitaratu du. Uhats izenarekin ibilbide berriari ekin dio Olaxka taldea zenak, kantu berriak sortuz, horietako bi Julen Alonsok konposatutakoak dira, eta hitzak Goiuri Unanuek, Iñaki Lizarraldek eta Olatz Zugastik idatziak.

Taldea honakoek osatzen dute:

Julen Alonso, eskusoinua eta pianoa
Eneritz Aulestia, ahotsa
Paul Beitia, gitarra
Mirene Elizondo, ahotsa
Iñaki Lizarralde, ahotsa eta pianoa
Intza Unanue, ahotsa
Iker Urdangarin, perkusioa

Aurretik Ikastolan sortu zen Olaxka taldeak orain arte kantu tradizionalak eskaini izan ditu hainbat urtetan, txapelketetan, Ikastolen Elkarteko kurtsoko inaugurazio ekitaldian, zein herriko jaialdietan. Orain beste bide bati ekin diote Uhatsekoek.

Maketa Ontzan paper dendan, Iturain estankoan, Salatxo tabernan eta Kanpineko Boga Boga tabernan jarri dute salgai 10 eurotan.


Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide