Hilaren 25ean ekingo die Zarauzko Sanz Enea liburutegiak literatur solasaldiei

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 12a

Oporrak amaitu eta ikasturte berriarekin literatur solasaldiei ekingo die Sanz Enea liburutegiak. Hain zuzen, hilaren 25ean, asteazkenean, egingo dute euskaraz lehenbizikoa. Jon Maiaren Riomundo liburua izango dute parte-hartzaileek hizpide. Ohi bezala, Ane Mayozek gidatuko du saioa, eta irekia eta doan izango da, 18:30etik 20:00etara. Baldintza bakarra bete beharko dute parte-hartzaileak: liburua aurrez irakurrita edukitzea. Jakinarazi dute dagoeneko prest dituztela liburutegian maileguan eraman ahal izateko liburuaren hainbat ale zein datozen hitzorduen inguruko dossier-a. PDF: Sanz Eneako literatur solasaldien egutegia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide