Zarauzko Pagoeta elkarteak goiz buelta antolatu du Aralarrera, larunbaterako

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 12a

Pagoeta Mendizale Elkarteak goiz buelta antolatu du larunbaterako. Aralar aldera joko dute parte-hartzaileek, Larraitzetik abiatuz. Ganboara igoko dira eta Larraitzera itzuli ondoren. Jakinarazi dutenez, ibilaldia ez da "bereziki zaila". Guztira, 13,5 kilometro ditu. Interesa dutenek, ohi bezala, Mendizabal kinkiladendan eman beharko dute izena gaur eta bihar. Mendizaleak 07:30ean bilduko dira larunbatean, Agoueseneko biribilgunean eta 14:30-15:00 aldera itzuliko dira berriz ere Zarautzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide