Landare usaintsuekin aire gozogarriak egiteko bidea erakutsiko dute igandean Aian

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko irailaren 12a

  Iturraran parketxean egingo dute tailerra igande goizean. (Onintza Lete Arrieta/Hitza) 11:00etatik 13:00etara izango da Usaindun altxorraren bila tailerra, Aiako Iturraran parketxean. Informazioa
  • Eguna. Irailaren 15a, igandea.
  • Iraupena. 2 orduko ikastaroa. 11:00etatik 13:00etara.
  • Nori zuzendua. Publiko orokorrari.
  • Irakaslea. Carla Garcia Arana biologoa.
  • Hizkuntza. Gaztelania.
  • Prezioa. Helduak 5 euro eta umeak 3 euro.
Gero eta jende gehiago egiten ari da ingurugiroa errespetatuz bizimodu jasangarriago baten aldeko hautua. Hori lortu ahal izateko azken urtetan aukera desberdinak ezagutarazten ari dira gizartean, herritarrak arbasoen bizimodura eta bizi ikuskerara gerturatzen dituztenak. Ildo horretan igandean Clara Garcia Arana biologoak Usaindun altxorraren bila tailerra emango du Aiako Iturraran Parketxean. Bertan, zentzumen jolasak egingo dituzte eta horien bidez landare usaintsuak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek; gainera lurrin eta aire-gozatzaileak egiten ikasiko dute. Natura oso anitza izanda aukera asko eskaintzen ditu eta Iturrarango Lorategi Botanikoa aniztasun horren «adierazle garbia» da  saioa gidatuko duen Clara Garcia Arana biologoaren iritziz. Horregatik, parte-hartzaileak landare usaintsuen munduan murgiltzeko toki aproposa dela uste du biologoak. Landareak denen eskura Tailerraren lehen partean jolasak izango dira ardatz eta horien  bidez zentzumenak euren piztuko dituzte. «Landare usaintsuak bilatzen ikasiko dugu, baita formatu desberdinetan dauden usain gozo horiek identifikatzen ere; izan ere, usain gozoak bizirik dauden landareetan, lehortutakoetan edota esentzian aurkitu ditzazkegu. Horiek denak baliagarriak dira norberak bere lurrin eta aire gozatzaileak egiteko» azaldu du biologoak. Tailerrak irauten duen denboran alanbikea piztuta izango dute eta naturan aurkitu daitezken landareen esentzia nola ateratzen den ikasiko dute parte hartzaileek. Landareen inguruko ezagutza zabaltzeaz gain, formatu desberdinetan aire gozagarriak egiten ere ikasiko dute tailerrean parte hartzen dutenek. «Askotan iruditzen zaigu gai kimikoak eta ekoizpen prozesu luzeak behar direla egunerokoan erabiltzen ditugun produktu desberdina sortzeko. Irudipen hori guztiz okerra da, tailerrean birziklatutako materialarekin eta naturan aurkitu ditzazkegun baliabideekin sortuko baititugu aire gozagarriak» zehaztu du Garcia Aranak. Gaur egun etxe askotan aurkitzen diren makiltxo dun aire gozagarriak norberak etxean egitea esaterako «oso erraza» dela eta « mereka denez edonoren eskura» dagoela adierazi du biologoak. Usaindun Altxorraren bila tailerrean parte hartzen dutenek bizimodu jasangarriago bat izateko bidean urrats bat aurrera emango dutela uste du Clara Garcia Aranak. «Garrantzitsua da biodibertsitatea gai teoriko modura ulertzeaz gain, denon eskura dagoen altxorra dela barneratzea».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide