Azpeitiko Elizkalean Diada

Nerea Uranga 2013ko irailaren 11

Azpeitiko Elizkaleko balkoi batean senyera eskegita (Nerea Uranga). Gaur Herrialde Katalanetan Diada ospatuko dute. Ospakizunaren arrastoak Azpeitian ere antzeman dira, Elizkaleko balkoi batetan senyera edo bandera katalana bat dago gaur goizetik eskegita. Katalunian, Biltzar Nazional Katalanak antolatutako giza kate independentista, ia 500 kilometroko giza katea, 17:14ean osatuko dute. Berria.info jarraipen zabala egiten ari da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide