Babes osoa agertu dio Eusko Jaurlaritzak Balenciaga Museoari

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 11

Cristobal Balenciaga Museoa hizpide izan da azken egunetan Euskal Herriko nahiz Espainiar Estatuko komunikabideetan; zenbait iturrik museoa ixteko aukera badagoela ere helarazi dute. Esamesen aurrean Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuorde Joxean Muñozek adierazi du ez dutela uste museoaren itxiera aurrikusi behar denik. "Museoaren bidegarritasuna lortzeko neurriak hartzeko prest dago Eusko Jaurlaritza" eta horretarako urratsak emango dituzte patronatuaren baitan. "Ekipo teknikoari aukera guztiak aurkezteko eta aldaketa horiek onurarik ekarriko duten aztertzeko eskatu diogu". Muñozen esanetan Eusko Jaurlaritzak "babes osoa" eskaintzen dio Cristobal Balenciaga Museoari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide