Oriotarrak eta ingurukoak beti izaten dira Benito Lertxundi zuzenean ikusteko eta entzuteko gosez. Horren adierazgarri izan dira, esaterako, Orioko kiroldegian eman izan dituen kontzertuak.
Hala, datorren irailaren 21ean, larunbatarekin, abeslari oriotarraren kontzertua izango da Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. Bertan, betiko kantuak eta azken diskoko kantuak eskainiko ditu Lertxundik. Sarrerak dagoeneko eskuratzeko moduan daude Zarauzko turismo bulegoan 20 euroren trukean.
Horrez gainera, Facebooken orrialde ofiziala ireki berri du Benito Lertxundik. Hura bisitatzeko, klikatu hemen.