- 09:00etan. Diana joko dute txistulariek.
- Goiz partean. IX. Argazki Rallya izango da. Turismo bulegoan eman beharko dute izena parte-hartzaileek, 08:30etik 09:30era.
- Goiz partean. Olagarro-zopa banatuko da txosnetan.
- 09:30etik aurrera. Batel Eroak Elkarteko hainbat txalupa tradizional arranplara iritsiko da. Horiek ikusgari izango dira moilan 13:00etatik aurrera.
- 09:30etik 13:00etara. Koadrila eta elkarteen arteko lehiaketa gastronomikoa, Eusebio Gurrutxaga Plazan. Estropada eremuan jarriko duten txosnan brotxetak banatuko dira.
- 10:00etan. Olarro Eguneko VII. Bandera, Telmo Deun Arraun Elkarteak antolatuta. Itsas kiroldegian hasiko da estropada, eta Txomin Agirre kaian emango dute ziaboga.
- 10:30etik 14:30era. Elikagaien azoka jarriko dute Eusebio Gurrutxaga plazan, jaki eta edari dastaketarekin.
- 11:00etatik 13:00etara. Algorri Ezagutza Etxean 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat doako tailerrak.
- 11:00etatik 13:30era. Haur eta gaztetxoentzat jolasak eta kukaina egingo dira arranpla inguruan, Itsas-Gain Elkarteak antolatuta.
- 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Ate irekiak, kofradian.
- 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Akuarioak ikusgai, Oxford Aretoan.
- 11:15ean. Hamaiketakoa Pulpo Elkartean olagarro-harrapatzaileak izandakoentzat.
- 12:00etan. Beheko Plazan saioa eskainiko du herrian zehar.
- 14:30ean. Herri bazkaria izango da Eusebio Gurrutxaka plazan.
- 18:30etik aurrera. The Mckensy’s Clan Band taldea kalejiran ibiliko da.
- 22:00etatik aurrera. Erromeria izango da kofradian, Obaneuke taldearekin.
- Ordu berean. Skasti eta Kasik musika taldeen kontzertua izango da gaztetxean.