Ainhoa Muruak irabazi du Espainiako Triatloi Txapelketa

Zarauzko Hitza 2013ko ira. 10a, 16:41

Ainhoa Murua [Sasoian.info] Faboritoa zen eta ez zuen hutsik egin. Espainiako Triatloi Txapelketa jokatu zen igandean Los Alcazaresen (Murtzia, Espainia), eta Zarauzko Triatloi Elkarteko Ainhoa Murua izan zen nagusi, 02:05:09ko denborarekin. Bere atzetik Ricarda Lisk alemaniarra, 37 segundora, eta Carolina Routier madrildarra helmugaratu ziren, minutu batera. Gizonezkoetan, Jon Unanue zarauztarra zazpigarrena izan zen, 1:52:12ko denborarekin, eta irabazlearengandik minutu eta erdi eskasera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide