Antzerki Taldeak zozkatu du tonbolako bizikleta

Zestoako Hitza 2013ko irailaren 9a

Zestoako Antzerki Taldeak zozkatu du tonbolako bizikleta. 1.634 da zenbaki irabazlea, eta lehenengo eta bigarren zenbaki ordezkoak 2.313 eta 1.336 dira, hurrenez hurren. Zenbaki irabazleak irailaren 16ra arteko epea du txartela aurkezteko. Agertzen ez bada, lehenengo ordezkoak eramango du saria, eta hori aurkezten ez bada, bigarrenak. Hiru zenbaki saridunak izanez gero, 653 73 24 37 telefonora deitu behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide