Zarauzko Kostan Elkarteak askotariko ikastaroak eskainiko ditu ikasturte berrian

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 6a

Ikasturte berriari ekingo dio laster Kostan Elkarteak eta, aurreko urteetan bezala, egitarau "osoa, anitza eta interesgarria" eskainiko die bazkide zein ikasteko gogoa duten herritarrei, "bizitzan zehar etengabe ikasi dezaten eta bide batez parte-hartzaileen artean harremandu daitezen". Honakoak dira landuko dituzten irakasgaiak:
  • Emakumezkoen bizipenak: Emakume handiak itzalean.
  • Literatura: Maitasuna literaturan.
  • Zuzenbidea: Justizia eta kriminologia.
  • Ekonomia: Krisia eta banku-produktuak.
  • Abenturazaleak: Euskal Herriko marinelak.
  • Historia: Egungo munduari begiratu laburra. Gatazkak, gerrak eta istiluak.
  • Musika: Egile erromantiko handiak.
  • Arkeologia: Erroma.
  • Osasuna eta ongizatea: Bizimodu osasungarri baterako aholkuak.
Ikastaroez gain, txangoak, museotara bisita gidatuak eta hitzaldiak ere antolatu ditu Kostan Elkarteak. Horiek, hala ere, bere garaian iragarriko dituztela jakinarazi dute. 2013-2014 ikasturtean, iaz ez bezala, eskolak Urola Kostako Udal Elkartean izango dira, Zarauzko Urdaneta bideko egoitzan, alegia. Ohi bezala, 10:00etatik 12:00etara emango dituzte eskolak, astelehenetik ostegunera, otsailean, martxoan eta apirilean, salbu. Aipatu hilabeteetako egitaraua elkartearen egoitzan zein web orrian (www.kostanelkartea.org) eskuratu ahalko da. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943-832607 telefono zenbakira deitu dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide