Urtero legez, Zarauzko Udal Euskaltegiak hainbat ikastaro antolatu du euskara ikasi eta indartu nahi duten 16 urtetik gorakoentzat. Hona hemen ikastaro zerrenda:
AURREZ AURREKO TALDEAK:
Euskalduntze eta alfabetatzeko maila guztiak
Astean hiru edo lau eguneko ikastaroak
ON-LINE:
Goi eta erdi mailetan ordu beteko bakarkako tutoretzak hamabostero eta 2 orduko mintza-saioa taldean astero.
Behe mailan ordu beteko bakarkako tutoretzak astero
Interesa dutenek irailaren 20ra bitartean eman dezakete izena. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Udal Euskaltegira (Iturribidea 28-30) jo beharko dute, 09:00-19:00 bitartean. 943 131153 edota 943 835084 telefono zenbakietara deitu edota euskaltegia@zarautz.org helbidera mezu elektronikoa bidali.