Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoan hasi dituzte ofizialki Amabirjin jaiak; Andre Madalen Liliko andreak bota du txupinazoa udaletxeko balkoitik, plazan elkartu diren ehunka herritarren aurrean. Lehenago, ordea, joan zen igandean Errezilen izandako istripu larriaren ondorioz hildako bi pertsonen eta haien senideen alde minutu bateko isilunea egin dute.
Txupinazoaren ondoren herriko banda, buruhandi eta txistularien kalejira izan da, eta umeek poni eta zezen txikiekin jolasteko aukera izan dute. Hemen argazkiak: