Euskal Jai egunerako Azkoitia eta Zarautz artean autobus eta tren zerbitzu berezia jarri dute

Nerea Uranga 2013ko irailaren 6a

Euskotrenek datorren astelehenean, irailaren 9an, Zarautz eta Azkoitia artean gaueko autobusen zerbitzu berezia jarriko du, Zarautzen Euskal Jai eguna dela eta. Autobusa Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia herrietako ohiko lekuetan geldituko da. Gaueko zerbitzu bereziak ohiko zerbitzua osatuko du. Zarautzetik Azkoitira arteko autobusak Zarautzen honako irteera orduak izango ditu gauez: 00:00, 02:00, 04:00 eta 06:00etan. Zarautzen honako tokietan geldituko da autobusa: San Pelaio, Gurutze Gorria eta Argi Kafetegia. Euskotrenek astelehenean halaber Zumaia eta Donostia artean bere tren zerbitzua indartuko du. Zerbitzu berezi horrek, goizeko zein gaueko zirkulazioak sartuko ditu eta ohiko zerbitzua osatuko due, ondorengo irteera ordutegia izango du: goizeko tren bereziak: irteerak Zumaiatik 9:30ean, 10:30ean, 11:30ean eta 21:30ean. Eta irteerak Donostiatik (Amara) 9:20etan, 10:20etan eta 11:20etan. Gaueko tren bereziak: irteerak Zumaiatik 23:30, 00:30, 01:30, 02:30, 03:30, 04:30 eta 05:30ean. Eta irteerak Donostiatik  (Amara) 22:50, 23:50, 00:50, 01:50, 02:50, 03:50 eta 04:50ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide