Irailaren 17an elkartuko dira Zarauzko Mugibil kanpainako parte-hartzaileak

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 6a

Irailaren 17an abiatuko dute Mugibil kanpaina. Bigarren urtez jarraian, hirugarren adineko pertsonek taldean aisialdiko jarduerak eta ariketa fisikoa egitea izango da horren helburua, osasuna eta sozializazioa sustatze aldera. Parte-hartzaileak astean bitan elkartuko dira ibilbide jakinak eta gimnasia saioak egiteko, eta bide batez, herriko natura-inguruneaz gozatzeko. Iazko ekimeneko aurkezpeneko irudi bat (Amaia Ventas/Hitza) Jakinarazi dutenez, iaz "talde polita" bildu zen, neguan zein udan. Hori "erraz identifikatu" ahal dela gogoratu dute; izan ere, parte-hartzaileek zira edota elastiko urdinak eraman ohi dituzte soinean eta "osasuntsu" paseatzen ikus daitezke. Kanpainan parte hartzeko interesa dutenek irailaren 17an Gaztelekura agertu beharko dute, 10:00etan. Ondoren erabakiko dute aurtengo egutegiaren nondik norakoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide