Egun berezia da gaur Zaragueta Herri Eskolarentzat. Lehenengo aldiz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eskolak ematen hasiko dira gaurtik aurrera. Goizeko 11:00etarako deitu dituzte ikasleak aurkezpen saioa egiteko. Ikastolako DBHko ikasleek, berriz, 10:00etan izango dute beren aurkezpena.
LH eta HHko ikasleak astelehenean, irailaren 9an, hasiko dira eskolaratzen bi ikastetxeetan. Jangela eta zaintza zerbitzuak ere martxan jarriko dituzte, Ikastolan behinik behin, lehenbiziko egunetik.
Aian Euskal Jaiak eta gero
Lardizabal eskolan irailaren 11n hasiko dira ikasleak eskolara joaten. Irailaren 30a arte goizez bakarrik hurbildu beharko dute, baina ordutik aurrera goiz eta arratsalde hasiko dira. Zerbitzu guztiak eskainiko dituzte irailaren 11tik hasita, gainera.