Bikote atzerritar bat helikopteroz atera dute Zumaiako flyschetik

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 5a

Bi atzerritar atera dituzte gaur arratsaldean Zumaiako flyschetik, mareak gora egin eta bertan harrapatuta geratu ostean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 16:00ak aldera gertatu da. Gurutze Gorria eta Itsas Salbamentua bertaratu dira, bikotea itsaso bidez erreskatatzeko. Helikoptero baten laguntzarekin atera behar izan dituzte azkenean. Bikotea onik dagoela adierazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide