OBB taldea
OBB Orioko Bate Bizkorrak sofbol taldeko zortzi jokalari deitu ditu euskal selekzioak Kubako egonaldirako. Astebetez, bihartik hilaren 13a bitartean, hango talde nazionalarekin ariko dira prestatzen, egunero pare bat partida jokatuz. Era berean, elkartasun ekintzak egingo dituzte; besteak beste, ospitaletara bisita eginez eta gaixo dauden haurrekin sofbolean jokatu. Jokalari hautatuen artean, Sara Etxeberria eta Ainara Larraza oriotarrak daude; OBBko entrenatzaile Patxi Arnal ere haiekin izango da.