Alonso eta Aulestia txapeldun Trikitilari Gazteen XXXIII. Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 5a

  Atzo gauean jokatu zuten Trikitilari Gazteen XXXIII. Txapelketa Zarauzko Modelon eta aretoa goraino bete zen. Julen Alonso oriotarrak eta Eneritz Aulestiak irabazi zuten lehiaketa eta horiek jaso zuten baita ere bikote zarauztar onenen aipamena. Beñat Ganboa (Aretxabaleta) eta Julene Otegi (Mungia) sailkatu ziren bigarren postuan. Argazkietan, Alonso eta Aulestia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide