Gaur hasiko ditu 20. urteurreneko saioak Orioko Salatxo abesbatzak

Karkara.eus 2013ko irailaren 5a

Aurten 20 urte beteko ditu Salatxo abesbatzak. Ordutik hona hara eta hona ibili dira kantuan bertako kideak, hala nola, Italian, Portugalen, Katalunian edo Norvegian. Ikasturte honetan, besteak beste Bartzelonara egingo dute irteera bat, baina horretarako gogor entseatu beharko dute aurretik urte berezi honetan. Horretarako, gaur, irailaren 5a, hasiko dituzte entseguak, eta parte hartu nahi duten guztiek ateak irekita dituztela gogorarazi dute Salatxotik.

Herritar guztiei irekitzen dizkiete kanturako ateak

Aurten 20 urte beteko ditu Salatxo abesbatzak. Ordutik hona hara eta hona ibili dira kantuan bertako kideak, hala nola, Italian, Portugalen, Katalunian edo Norvegian.

Ikasturte honetan, besteak beste, Bartzelonara egingo dute irteera bat, baina horretarako gogor entseatu beharko dute aurretik urte berezi honetan. Horretarako, gaur, irailaren 5a, hasiko dituzte entseguak, eta parte hartu nahi duten guztiek ateak irekita dituztela gogorarazi dute Salatxotik.

Entsegua iluntzeko 21:00etan izango da, Salatxok Kosta Tailerreko eraikinean duen gelan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide