Jesusmari Goenaga segalaria Europako lehian ariko da

Nerea Uranga 2013ko ira. 5a, 11:54

Jesusmari Goenaga Hego Tirolen ariko da asteburuan (Nerea Uranga/Hitza) Bihartik igandera bitartean Europako Bakarkako Sega Txapelketa jokatuko da Hego Tiroleko Toblach herrian, Alto Adige eskualdean. Euskal Herriko taldearekin hamabost segalarik hartuko dute parte, tartean Jesusmari Goenaga errezildarrak. Joan den astelehenean aurkeztu zuen  Europako lehian parte hartu duen Euskal Herriako taldea Almitza Sega Elkarteak. Aurkezpenean, Gipuzkoako Foru Aldundiko kiroleko zuzendari asier Sarriegik aipatu zuen, aurten, Hego Tirolean, euskal taldeak irabazteko aukerak badituela. Emakumezkoetan Alazne Etxeburua, Alaitz Imaz, Irati Astondoa, Ainara Otamendi eta Garazi Ezeiza joango dira txapelketara. Gizonezkoetan, Goenagaz gainera, Igor Esnaola, Bixente Mitxelena, Mikel Garaialde, Oier Urkola, Julen Gabirondo, Eneko Sein, Suharri Irazustabarrena, Aimar Garmendia eta Harkaitz Arteaga. Aurkariak, Austria, Alemania, Suitza, Eslovenia eta Hego Tirolgo segalariak izango dituzte. Bi urte barru, Azpeitian Europako bakarkako sega txapelketa bi urtez behin jokatzen da, orain bi urte Eslovenian jokatu zen, aurten Hego Tirolen eta hemendik bi urte barru, 2015ean, Azpeitian jokatuko da Almitza Sega Elkarteak antolatuta. Hain justu, Loiolako santutegiaren atzeko zelaietan antolatzekotan dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide