Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ohiturari jarraituz, iraileko igandeetan Hernion erromeriak egiten hasi dira aurten ere. Oraingoan irailak bost igande dituenez, beste hainbeste erromeri egun izango dira. Aurrenekoa pasatu da, hilaren lehen eguna igandea tokatu baitzen. Igande honetan egongo da mendi buelta egin eta erromeriaz gozatzeko bigarren aukera: Hernioko gailurrera igo eta gero, Zelatunen jai giroa izango da nagusi. Goian, aurreko urteetako erromerietako eta zenbait ibilalditako irudi batzuk.