Diru-iturri berriak lortzeko garaiotan, hainbat ekimen egiten ari da Orio Arraunketa Elkartea 2013an. Maiatzean garagardo azoka izan zen eta irailaren 13rako bertso jaialdia antolatu dute.
Sei bertsolari izango dira Unai Manterola gai-jartzailearen esanetara: Sustrai Colina, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Xabi Paya.
Puntako bertsolariak entzuteko aukera izango da beraz, datorren irailaren 13an, ostiralarekin, gaueko 22:30ean, Karela kiroldegian. Sarrerak 10 eurotan eskuratu daitezke dagoeneko Arkaitz, Aterpe eta Salatxo tabernetan eta Kutixi kafetegian.
Arraun Elkarteak bi lagunentzako sarrerak eman dizkio Karkarari, eta, gure laguntzaileen artean Arantxa Egibarri egokitu zaizkio sarrerak. Bertso saioaren egunean bertan kiroldegian jaso beharko ditu sarrerak.