Libe Altuna omenduko du gaur Bera Bera Eskubaloiak

Aritz Mutiozabal 2013ko irailaren 4a

Bera Bera Eskubaloiak Libe Altuna eskubaloi jokalari zarauztarraren ibilbidea aitortuko du gaur arratsaldean, Superkopako finalaren atarian. Donostiako Josean Gasca kiroldegian Bera Berak eta Rocasako kanariarrak denboraldiko lehen tituloa izango dute jokoan, 20:00etatik aurrera, baina aurretik eskubaloi profesionala utzi berri duen zarauztarra omenduko du. Libe Altunak hamar denboraldi egin ditu Bidebietan, eta Zarauzten bizi den Matxalen Ziarsolorekin batera, Bera Beraren arrakasta guztietan hartu du parte; izan ere, bere ibilbidean hiru Kopa, bi Superkopa eta Liga irabazi ditu. Altunak 306 gol sartu ditu, historiako 20 golegile onenen artean kokatuz. Emakumeen eskubaloiari egindako ekarpena eskertu nahi dio Bera Berak eta, besteak beste, Superkopako partida iragartzeko karteleko irudia eskainiko dio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide