Mikel Lorenzo getariarrak Kenpo-Kaiko gerriko beltza lortu du Japonian

Getariako Hitza 2013ko irailaren 3a

Mikel Lorenzo getariarra, Japonian, diploma eskuratu zuen unean [Sasoian.info] Mikel Lorenzo getariarrak Kenpo-Kai borroka arteko Munduko Txapelketa jokatu zuen Japonian, euskal selekzioarekin. Bidaia aprobetxatuz, azterketa egin eta gerriko beltza lortu zuen bertan. Era berean, Getariako Kenpo-Kai Elkarteak denboraldi berria abian jarriko du, eta borroka arte hau ikasteko nahiz praktikatzeko ikastaroan izena emateko epea ireki du. Interesa dutenek Sahatsaga kiroldegira gerturatu daiteke edo getaria@kenpokai.eu posta elektronikora idatzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide