Zestoako Udalak bi langabetu kontratatuko ditu aldi baterako

Nerea Uranga 2013ko irailaren 3a

Zestoako Udalak bost hilabeterako bi langabetu kontratatzea erabaki du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren udalei zuzendutako enplegua bultzatzeko programaren baitan. Udalak kontratatuko dituen bi langileak herrilanetarako izango dira. Hautagaiek bete beharko dituzten baldintzak honakoak dira: Zestoan erroldatuta egotea; 18 urte beteta izatea; disziplinazko prozeduraren bidez, administrazio publikoetako erakundeen zerbitzutik bereizitakoa ez izatea, eta administrazio publikoan jarduteko gaitasun gabeturik ez egotea; euskaraz hitz egin eta ulertzeko gai izatea; eta, azkenik, B motako gida baimena izatea. Eskaera irailaren 13rako Eskaera orria beteta eta eskatzen diren dokumentuak irailaren 13rako Zestoako udaletxeko bulegoetan aurkeztu behar dira. Bulegoak, 09:00etatik 13:00etara artean daude zabalik. Eskaera orriaz gainera aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da: eskaera inprimakia beteta, nortasun agiriaren fotokopia, B motako gidabaimenaren fotokopia, kurrikuluma eta Gizarte Segurantzak bidalitako laneko bizitza dokumentuaren kopia. Informazio gehiago Zestoako Udalaren webgunean eskuratu daiteke, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide