Baratze ekologiko bat, Azkoitian (Hitza)
Astiko Gaztaindizar baratza ekologikoa bisitatu eta bertako produktuak dastatu ahalko dute interesa dutenek larunbat goizean, 11:00etan. Helduek bost euro ordaindu beharko dituzte eta, haurrek, hiru euro; lau urtez azpikoek doan egin ahalko dute bisita.